Donostia Cup-eko partidak jokoan, Danena futbol zelaian

Donostia Cup txapelketa entzutetsua jokoan da egun hauetan, eta Zizurkilgo Danena futbol zelaiak hainbat partida hartu ditu aste honetan zehar. Gaur ere izango da hainbat paridaz gozateko aukera.

Bi euskal talderen arteko lehia hasiko da 12:00etan. Antiguoko Ke eta Tolosa CF. G14 Europa League-ko finalaurrekoa dute jokoan bi taldeek.

13:15etan, Zeneta La Villa CF eta Santa Ana EF taldeak lehiatuko dira eta 15:30etatik aurrera, Set11 Catalunya A eta Brain Football B taldeen arteko norgehiagoka izango da jokoan.

Giro ederra sortzen da partiden inguruan, jokalari gaztetxo eta haien zaleei esker.

Futbolaz gozatzeko gogoa duenak, aukera bikaina du egunotan Danena futbol zelaian.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.