Aiztondo Neska Kirol Taldea aurkeztu dute. Aiztondo bailarako emakume kirolariak biltzen ditu; futbolarekin hasi, eta kirol ezberdinetara zabaltzeko asmoa azaldu dute. Billabona Futbol taldeko lehendakaria den Mikel Aranburuk, Danenako lehendakari Josu Sarasolak eta Aiztondo Neska Kirol Taldeko lehendakari Ane Lasak aurkeztu zuten ekimen berria.
Maila ezberdinetako nesken futbol taldeak sortuko ditu Aiztondo Neska Kirol taldeak. Orain arte Danenan edo Billabonan ari zirenak, Aiztondon arituko dira aurrerantzean. Ane Lasak azaldu zuenez, “Aiztondo Neska Kirol Taldea sortu da, gure neskei euren kirol ibilbide guztia talde berean egiteko aukera eskaintzeko. Eskertzekoa da Danenak eta Billabona taldeak izan duten jarrera, ez baita erraza norberarenari uko egin eta talde berri bat sortzeko pausoa ematea. Futbolean, oraindik ere badugu zer egina berdintasunaren alde, izan ere, oraindik ere futbolean ari diren gaztetxoen %11 bakarrik dira neskak”.
Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udalek babestu dute ekimena eta, dagoeneko zabaldik dago futbol taldean izena emateko aukera. Ekainaren 12ra arte egongo da zabalik eta helbide honetan egin daiteke: labur.eus/aiztondonkt-izeneman.
Aiztondoko Neska Kirol Taldea aurkeztu dute. Aiztondo bailarako emakume kirolariak biltzen ditu; futbolarekin hasi, eta kirol ezberdinetara zabaltzeko asmoa azaldu dute. Billabona Futbol taldeko lehendakaria den Mikel Aranburuk, Danenako lehendakari Josu Sarasolak eta Aiztondo Neska Kirol Taldeko lehendakari Ane Lasak aurkeztu zuten ekimen berria.