P.M. Otaño Herri Eskolako parke berriaren inaugurazioa

P.M. Otaño Herri Eskolako ikasleek amestutako parkea inauguratu zuten atzo. Nolako parkea nahi zuten pentsatu zuten ikasleek eta, eraikitze lanak eginda daude dagoeneko. Atzo arratsaldean egin zuten inaugurazio ekitaldia, ikasle, irakasle eta familiak bertan zirela. Iker Urruzola alkatea ere bertaratu zen, noski.

Agurra dantzatu zuten eskolako bi ikaslek eta, inaugurazioa irudikatzeko, zinta moztu zuen eskolako guraso batek.

Parke berriko zonalde bat ezingo dute erabili lehen aste hauetan, belar-hazia bota berria delako. Beste zonaldea berriz, atzo bertan estreinatu zuten ikasleek, gogo biziz.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.