Biatloia egin dute herrigunean

Gaur goizean ospatu da Zizurkilgo biatloia. Adinaren araberako maila ezberdinetan banatuta, korrika eta bizikleta saioak egin dituzte haur eta gazteek.

Plaza eta udaletxea arteko tartea egin dute korrika Haur Hezkuntzako txikienek eta itzulerako bidea bakoitzak bere bizikletarekin egin du.

Lehen Hezkuntzakoek ibilbide berria estreinatu dute aurten. Herrigunean barrena egin dute korrikaldia eta ondoren, Perot inguruko belazean prestatutako ibilbidean barrena ibili dira bizikletaz. Adinean aurrera, itzuli gehiago egin behar izan dituzte parte hartzaileek.

Giro ederrean joan da goiza eta amaitzeko, hamaiketakoa eta opari bana jaso dute parte-hartzaileek.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.