Zarata, LGBTI+ kolektiboari buruzko audiogida

Maiatzaren 28an, esperientzia ezberdina bizitzeko aukera izango dugu Plazida Otaño liburutegian. Bakarka, audio bati jarraituz biziko dugu ‘Zarata’  audiogida. Hodei Arrastoa zizurkildarrak proposatutako esperientzia da ‘Zarata’. Plazida Otaño liburutegian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da ‘Zarata’ entzuteko aukera.

Bakarka entzuteko pentsatua dago audiogida. Norbere telefono mugikorrarekin eta entzungailuekin, audioak entzun ahal izango dira, gune ezberdinetan barrena mugitzen garen bitartean.

Zarata audiogidaz gozatu ahal izateko sarrerak salgai daude Udal Bulegoetan, 3 eurotan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.