Udaberri musikala antolatu du Loatzo Musika eskolak

Hainbat kontzertu iragarri ditu Loatzo Musika eskolak datozen asteetarako. Martxoaren 22tik apirilaren 8ra, musika tresna ezberdinekin antolatutako saioekin gozatzeko aukera izango da Loatzo Mankomunitatea osatzen duten herrietan.

Zizurkilen bertan bi aukera izango dira. Martxoaren 22an txistu kontzertua eskainiko dute Zimiterioan 18:00etan hasita eta, martxoaren 28an perkusio saioa izango da Joxe Arregi plazako aterpean, 18:00etan. Musikarekin gozatzeko aukera bikaina!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.