Etenaldi luzearen ondoren, inauteri giroa piztuko da bihar Zizurkilen. Herriko ikastetxeetako haurrak eta irakasleak kalejira koloretsuan murgilduko dira arratsaldean.
P.M. Otaño ikastetxearen inguruan hasi, eta herrian barrena ibili ondoren, Joxe Arregi plazan amaituko dute kalejira.
Ikastetxe bakoitzak bere emanaldia eskainiko du bertan. Giro ederra sortu ohi da ostiral mehez Zizurkilen. Txaranga doinuez lagunduta, saltoka egiten dute ibilbidea haurrek eta amaitzeko, azken asteotan landutako dantzak eskaintzen dituzte plazan. Arratsaldea borobiltzeko, merienda banatuko zaie haurrei.