Gaur hasiko da Aiztondoko Pilota Txapelketa

Gaur abiaraziko dute Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul eta Zizurkilgo udalek babestutako eta bertako pilota klubek eta eragileek antolatutako topaketa.

Adunako Txulobiko, Villabonako Behar Zanako, Alkizako Pilota Eskolako, Zizurkilgo Ziotzako, Asteasuko Atzaparreko eta Larraulgo Pilota Eskolako pilotariek jokatuko dute beraien herriak ordezkatuz.  Guztira 116 parte hartzaile izango dira.

Ostiraletan benjamin mailako pilotarien arteko norgehiagokak izango dira ikusgai Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Alkiza, Asteasu, Aduna eta Villabonako pilotalekutan ere izango da partidak ikusteko aukerarik:

  • Aurrebenjaminak Alkizan, igandetan 10:30ean hasita.
  • Benjamin mailakoak Zizurkilen, ostiraletan 18:30ean hasita.
  • Alebinak Larraulen eta Asteasun, ostiraletan 17:30ean hasita.
  • Palaz alebinak Adunan, ostiraletan 18:00etan hasita.
  • Infantilak Villabonan, ostegunetan 18:30ean hasita.

Aurtengo edizioa berezia izango da gure herrian. Izan ere finalak Zizurkilen jokatuko baitira,  apirilaren 9an.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.