Garbiñe Larrearen hitzaldi arrakastatsua

"Sendabelerrek dakitena" liburua aurkeztu zuen joan zen ostiralean Garbiñe Larrea urnietarrak. Iriarte Kultur etxeko areto nagusia bete egin zen Larrearen azalpenak entzuteko gogotsu. Ordubetez aritu zen sendabelarrez, haien onurez eta arriskuez edota ez liluratzearen garrantziaz. Urte-garai honetan aurki daitezkee zenbait sendabelar hartu zuen ondoren ahotan, azalpen garbiak emanaz.

Ordubeteko saioaren ondoren, galderak egiteko tartea eskaini zien gerturatutakoei eta amaitzeko, liburuak saldu eta sinatzen aritu zen Larrea, sendabelarren inguruan duen jakintza eskaintzen jarraitzeari uko egin gabe.

Datorren ostiralean, 19:00etan hasita, Jakoba Errekondoren hitzaldia hartuko du Iriarte Kultur Etxeak. Bere egutegia aurkeztuko du Errekondok ostiraleko saioan. Gonbidapenak eskuragarri daude Udal bulegoetan eta Iriarte jatetxean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.