Neurri sorta berria iragarri du Jaurlaritzak

COVID19aren seigarren olatua indarrean dagoen honetan, neurri sorta iragarri du Jaurlaritzak. Hauxe da abenduaren 29tik urtarrilaren 28ra bitarte indarrean izango den araudia:

  1. Jarduera guztiak 01:00etan bukatuko dira.
  2. Edukiera %60koa izango da barnealdeetan.
  3. Ekitaldietan hauek izango dira edukiera orokorrak: gehienez 600 pertsona barrualdean eta 800 kanpoaldean.
  4. Ostalaritzan, jatetxeetan, gaueko aisialdian, txokoetan eta gazteen lonjetan debekatuta dago zutik kontsumitzea. Bestetik, mahai bakoitzeko gehienez hamar pertsona elkartu ahal izango dira.
  5. Barruko kiroletan, gehienez 10 laguneko taldeak onartuko dira. Aldagelek %50aren edukiera izango dute.
  6. Urtarrilaren 1ean eta 6an, establezimenduak ezin izango dira 08:00ak baino lehen zabaldu.
  7. Urtezahar, Urteberri eta Erregeetako afarietan eta bazkarietan, hamar pertsona baino gehiago ez elkartzea gomendatzen da. Eta gehienez ere bi familia unitate ezberdinetakoak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.