Aurreko larunbatean, urriak 23, San Fernandon (Cadiz) Espainiako 17 urtez azpiko txapelketa burutu zen eta taldekoa den Eki bertan izan zen lehiatzen.
Orain urtebete hasi zen kirol honetan eta 16 urte bete berriak ditu. Berriro ere bera markak hobetu zituen, arrankadan 100 kg altxatuz eta 125 kg bi denboratan. Altxaldi guztiak balekoak egin zituen eta egindako lana bikain benetan, Espainiako 17 urtez azpiko txapeldunorde izendatu zen eta etxera zillarrezko 3 domina ekarri zituen.Espainiako bere lehen txapelketa izan da eta orain arte egindako lanak podiumera igotzeko balio izan dio.
Bestalde, larunbat honetan, urriak 30, Villabonako Olaederra kiroldegian, goizez, Play-Off jardunaldia izango degu, balioko duena Espainiako Kluben arteko txapelketarako sailkatzeko. Gure taldearekin batera, Aragoitik eta Nafarroatik ere etorriko dira parte hartzera.Arratsaldean ere izango degu zer ikusi, gure neska eta mutilen taldeekin batera Gipuzkoako beste taldeak ere etorriko zaizkigu, Zarautetik eta Irundik hain zuzen ere.