Danok Danenako Eki Lizaso, Euskadiko txapeldun

Larunbatean, urriaren 9an, Zarautzko Aritzbatalde kiroldegian Euskadiko 17 urtez azpiko txapelketa jokatu zen. Danok Danena taldeko kide den Eki Lizaso lehiatu zen bertan.

Lan bikaina egin zuen; egindako  6 altxaldiak balekoak izan ziren eta bere marka 15 kilotan hobetzea lortu zuen.

Euskadiko Txapelduna bera izan zen eta argazkian islatzen den bezela, Eki bera, pozik geratu zen egindako lanarekin. Kontuan hartzekoa da, gainera, urtebete baino ez daramala kirol hau egiten.

Datorren astean, urriaren 23an, Cadizen (San Fernando) izango da Espainiako 17 urtez azpiko txapelketan, entrenatzailea duen Batis Kortajarenarekin batera.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.