Erraldoiak eta buruhandiak haurrekin elkartu ziren

Egun berezia izan zen larunbata Zizurkilgo txikientzat. Herriko erraldoiak eta buruhandiak Joxe Arregi plazan egon ziren haien bisitaren zain.

Eguraldi ederra egin zuen goiz osoan zehar eta asko izan ziren auketa baliatu zutenak. Argazkiak egin, erraldoien soineko azpian begiratu, buruhandiak ukitu, ikusi... goiz polita pasa zuten.

Joxe Arregi plazan pasa zuten goiza Maurizio, Bernarda, Joakina eta Pello Marik. Egoerak ez du, momentuz, kalejirarik egitea baimentzen, baina hala ere, gozatu ederra hartu zuen batek baino gehiagok.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.