Guretzako: jatorri anitzeko emakumeen bilgune

  • Hilabetean behin biltzen da taldea, eta nahi adina saiotara joan daitekeen arren, aurrez izena eman beharko da.

  • Ikasturte honetan bost herritan osatu dute taldea: Anoetan, Iruran, Alegian, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen.

Bizi esperientziak, kezkak eta jakintzak partekatuz, elkarrengandik ikastea helburu duen taldea da Guretzako. Bertako nahiz atzerritik eskualdera bizitzera etorritako emakumeak biltzen dira, hilabetean behin.

Ikastea ez ezik, harremantzea eta herrian parte hartzea sustatzea ere bada programaren helburuetako bat. Horregatik, lehen urratsa elkar ezagutzea izaten da beti, elkarrizketarako konfiantzazko giro aproposa sortzeko.

Gai askoren inguruko hausnarketa bultzatzen da saioetan: emakumeen eskubideak, zaintza lanak, jatorrizko herriko bizimodua, oraingo herrian bizikidetza eta integrazioa, baliabide sozialen ezagutza…

Aurten Tolosaldeko bost herritan osatu da taldea, eta ordutegi hau izango dute urtea amaitu bitarte (ikasturtea amaitu arte taldeek biltzen jarraituko dute):

 

ANOETA

Hileko 4. ostiraletan: irailak 24, urriak 29, azaroak 26, abenduak 17.

15:00-17:00 | Udaletxea

 

IRURA

Hileko azken ostegunak: irailak 30, urriak 28, azaroak 25, abenduak 14

10:00-12:00 | Kultur Etxea

 

VILLABONA

Hileko 3. astelehenak: irailak 20, urriak 18, azaroak 15, abenduak 13

17:00-19:00 | Mintzola, Subijana etxea

 

ZIZURKIL

Hileko azken asteazkenak: irailak 29, urriak 27, azaroak 24, abenduak 15

10:00-12:00 | Kultur Etxea

 

ALEGIA

Hileko azken astearteak: Irailak 28, Urriak 26, Azaroak 30, Abenduak 14

10:00-12:00 | Kultur Etxea

 

Izena emateko

Guretzako taldean parte hartzea doakoa da, eta nahi adina saiotara joan daiteke. Are gehiago, norbere herriko taldean parte hartu ezin dutenek, inguruko beste herrietara ere gerturatzeko aukera dute.

Hala ere, izena-ematea beharrezkoa izango da, aforoa kontrolatu eta hartu beharreko neurriak hartzeko. Horretarako hainbat aukera daude:

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.