Giro bikaina Melokotoiaren errugbi topaketan

Melokotoiaren Errugbi Topaketa egin duten gaur Danena futbol zelaian. Iazko geldialdiaren ondoren, gaur egin dute topaketaren hirugarren edizioa.

La única, Hernani eta Bera-Bera taldeetako emakumeek jokatu dituzte partidak, erakusgarri. Biarritz Olimpique taldeko kideak ere espero zituzten Zizurkilen, baina azken orduan ez dute gerturatzerik izan. Frantziako federazioaren baimena ez da garaiz iritsi, eta jokalariek ezin izan dute topaketan parte hartu. Nolanahi ere, Biarritz taldeko zenbait ordezkari gerturatu dira, gonbita eskertu eta topaketako giroaz gozatzera.

Errugbia gertutik ikusteko aukera bikaina eskaintzen du topaketak. Hainbat zizurkildar eta beste hainbat zaletu gerturatu da emakumeen jarduna ikustera. Jokaldi ederrak eta joko bizia izan dituzte gozagarri. Eguraldia lagun, giro ederrean joan da goiza.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.