Errugbi topaketa, larunbat honetan Danenan

Irailaren 4an, larunbatarekin,  errugbi topaketa egingo da Danenako futbol zelaian. Goizeko 10:00etan ekingo zaio egitarauari, talde ezberdinak elkartuz. Lau errugbi talde elkartuko dira aurtengo topaketan: Iruñako La Unica; Donostiako Bera-Bera; Hernani eta Biarritz Olimpique taldetako kideak gerturatuko dira Zizurkilera.

11:00etan hasiko dira norgehiagokak Danenako futbol zelaian. Errugbia ezagutu eta bertatik bertara ikusteko aukera paregabea izango dugu irailaren 4an.

14:30etan, Joxe Arregi plazara gerturatuko dira lau taldeetako kideak, segurtasun neurri guztiak betez, elkarrekin bazkaltzeko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.