Zizurkilgo argazki lehiaketa, martxan

Zizurkilgo Festa Batzordeak Argazki lehiaketa antolatu du irailerako. Argazkietan jorratu beharreko gaia Zizurkil izango da eta parte-hartzea, irekia.

Argazkilaritzan profesional edo zalea den edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan. Parte-hartzaile bakoitzak bost argazki aurkez ditzake eta argazkiak gaur egungoak edo aintzinakoak izan daitezke.

Lehiaketako oinarriek jasotzen dutenez, ezingo dira aurkeztu aurretik saririk jaso dutenak edota komunikabide zein publizitate kanpainaren batean argitaratu direnak. Teknika librean atera daitezke argazki guztiak, koloretan zein zuri-beltzean. Edizio digitala onartzen da, baina manipulazioa eta irudiko elementuak gehitu edo ezabatzea ez da onartuko.

Lehiaketara aurkeztutako argazkiek, bestalde, ezin dute egilearen sinadurarik eraman. Argazkiak JPEG formatuan aurkeztu beharko dira, horizontalean eta argazki bakoitzak izenburua eduki beharko du. Argazki bakoitza deskribapen labur batekin aurkeztu beharko da.

Parte hartzea digitala izango da. Izen ematea argazkiak bidaltzearekin batera inprimaki honetan egin beharko da https://labur.eus/izenemateazizurkil2021 - Edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera bidal izena, abizenak, NAN, udalerria, mugikor zenbakia, e-posta, argazkia eta haren deskribapena azalduz.

Epea

Argazkiak bidaltzeko azken eguna irailaren 8a izango da, asteazkena.

Argazkigintzan profesionalak diren herriko eta bailarako kideek osatuko dute epaimahaia eta haien erabakia eztabaidaezina izango da.

Zizurkilgo Festa Batzordeak argazkiak erabiltzeko eskubide osoa izango du.

Sari potoloa izango du lehiaketak: Arri Studioan (Tolosa) egiteko argazki saioa. Saio indibiduala, lagunarte edo familian egin ahal izango dena. 15 argazki digital entregatuko dira kalitate altuan, egurrezko kaxa batean doan USB batean.

Sari-banaketa

Saria irailaren 11n eguerdiko 13:00ean Zizurkilgo Joxe Arregi plazan izango den ekitaldian banatuko da, jendaurrean. Irabazleari aurrez abisatuko zaio sari banaketara gertura dadin. Arauak betetzen dituzten lanak, marrazki lehiaketako lanekin batera jarriko dira Zizurkilgo liburutegian egingo den erakusketan.

 

Zizurkilgo Festa Batzordeak Argazki lehiaketa antolatu du irailerako. Argazkietan jorratu beharreko gaia Zizurkil izango da eta parte-hartzea, irekia.

Argazkaliratzan profesional edo zalea den edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan. Parte hartzaile bakoitzak bost argazki aurkez ditzake eta argazkiak gaur egungoak edo aintzinakoak izan daitezke.

Lehiaketako oinarriek jasotzen dutenez, ezingo dira aurkeztu aurretik saririk jaso dutenak edota komunikabide zein publizitate kanpainaren batean argitaratu direnak. Teknika librean atera daitezke argazki guztiak, koloretan zein zuri-beltzean. Edizio digitala onartzen da, baina manipulazioa eta irudiko elementuak gehitu edo ezabatzea ez da onartuko.

Lehiaketara aurkeztutako argazkiek, bestalde, ezin dute egilearen sinadurarik eraman. Argazkiak JPEG formatuan aurkeztu beharko dira, horizontalean eta argazki bakoitzak izenburua eduki beharko du. Argazki bakoitza deskribapen labur batekin aurkeztu beharko da.

Parte hartzea digitala izango da. Izen ematea argazkiak bidaltzearekin batera inprimaki honetan egin beharko da https://labur.eus/izenemateazizurkil2021 - Edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidera bidal izena, abizenak, NAN, udalerria, mugikor zenbakia, e-posta, argazkia eta haren deskribapena azalduz.

Epea

Argazkiak bidaltzeko azken eguna irailaren 8a izango da, asteazkena.

Argazkigintzan profesionalak diren herriko eta bailarako kideek osatuko dute epaimahaia eta haien erabakia eztabaidaezina izango da.

Zizurkilgo Festa Batzordeak argazkiak erabiltzeko eskubide osoa izango du.

Sari potoloa izango du lehiaketak: Arri Studioan (Tolosa) egiteko argazki saioa. Saio indibiduala, lagunarte edo familian egin ahal izango dena. 15 argazki digital entregatuko dira kalitate altuan, egurrezko kaxa batean doan USB batean.

Sari-banaketa

Saria irailaren 11n eguerdiko 13:00ean Zizurkilgo Joxe Arregi plazan izango den ekitaldian banatuko da, jendaurrean. Irabazleari aurrez abisatuko zaio sari banaketara gertura dadin. Arauak betetzen dituzten lanak, marrazki lehiaketako lanekin batera jarriko dira Zizurkilgo liburutegian egingo den erakusketan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.