Larunbat honetan hitzordu garrantzitsua dute txirrinduzaleek. Donostiako klasikoa pasako da eskualdeko errepidetan barrena. Alkizara igo ondoren, Asteasu aldera jaitsiko da lasterketa eta handik Zizurkilera gerturatuko dira. Gure herria zeharkatu ondoren, Aduna aldera joko dute eta handik Andoainera. Eguerdiko 14:30ak aldera pasako da lasterketa gure herritik.
Errepide bazterretan, txirrindulariei txalo zaparrada eskaintzeko aukera izango dute zaletuek.
Baliteke lasterketak irauten duen bitartean trafiko-mozketaren bat izatea.