Finalaurrekoetara iritsi da Intxaur pelota txapelketa

Pasa den asteburuan jokatu dira azken final-laurdenak. Larunbat iluntzean emozioz beteriko partida jokatu zuen Julen Alberdi herritarrak. Atzetik joan zen Julen, baina partidari buelta ematea lortu zuen eta 21na berdindu zuten. Azken tantoa Julenentzat izan zen eta finalaurrekoetan lehiatuko da zizurkildarra.

Final-laurden guztiak amaituta, finkatuta geratu da zeintzuk izango diren finalaurrekoak jokatuko dizuzten pelotariak:

Uztailak 31, larunbata. 20:00

  • Promesa maila: U. Alberdi / Amiano
  • Elite maila: Landa / Elola

Abuztuak 1, igandea. 12:00

  • Promesa maila: De la Fuente / Fernández
  • Elite maila: Egiguren / J. Alberdi

Abuztuaren 7an jokatuko dira txapelketako finalak, 20:00etan hasita.

Gogoan izan finalaurrekoak nahiz finala ikusteko, beharrezkoa izango dela SARRERAK eskuratzea. 3 eurotan daude salgai, Udal Bulegoetan. Sarrerarik geratuko balitz, pilotalekuan bertan jarriko dira salgai partiden aurretik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.