Asteburu kulturala, abuztuan

Zizurkilgo festa batzordeko kideek jakinarazi dutenez, aurtengo abuzturako ere asteburu kulturala antolatu dute Zizurkilgo herrigunean.

KULTUR ASTEBURUA 2021

Abuztuak 13, ostirala

  • Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, puzgarriak P.M. Otaño plazan.
  • 19:00etan “Frontona” antzezlana, Intxaur frontoian.

Abuztuak 14, larunbata

  • Goizeko 09:30etan hasita, “Konkis Txiki” 6 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat erronka eta proba dibertigarriak herrigunean zehar. Goizeko 11:00etan 6 urtetik beherakoentzat jolasak P.M. Otaño plazan.
  • Arratsaldeko 18:00etan “Mikra” zirko emanaldia P.M. Otaño plazan.
  • Gaueko 22:30etan, Julen Alonso eta Oinkariren eskutik “Sutan Dantzan” ikuskizuna Intxaur frontoian. *

Abuztuak 15, igandea

  • 11:00etan, Haurren basoa ekimenaren eskutik, tailerrak eta jolasak.
  • 12:00etan, Herri kirol saioa:

Aizkoran,  Jon Irazu-Txomin Amondarain

Unai Otaegi-Joseba Otaegi

Harri-jasotzen,  Udane Ostolaza

  • 19:00etan, bertso jaialdia Intxaur frontoian. Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Amets Arzallus. Gai-jartzen, Igotz Alkorta.

 

*OHAR GARRANTZITSUA: Aforo mugengatik, gonbidapenak beharko dira “Sutan Dantzan” ikuskizunerako eta bertso jaialdirako. Iriarte eta Plaza Etxeberri jatetxeetan egongo dira eskuragai.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.