San Juan bezpera da gaur, usadio zaharrak berritzeko eguna. Urteko gaurik motzena badator, eta Zizurkilen urteroko ohiturari eutsiko zaio.
Elbarrenan, kalejira antolatu ohi da su ezberdinak bisitatzeko. Bukalai dantza taldeko kideen dantza egingo dute su horien inguruan eta amaieran, Joxe Arregi plazan elkartuko dira han ere suaren inguruan dantza egiteko. Parte hartzeko deia luzatu dute dantza taldeko kideek eta horretarako, entsegu txiki bat egingo dute 19:15etan hasita, plazan bertan. Elbarrenako auzoetan barrena ibili ondoren, Joxe Arregi plazan emango diote amaiera San Juan bezperako ospakizunari, 22:30ak aldera.
Herrigunean, Urkamendi guraso elkarteak antolatu ohi du San Juan bezperako ekitaldia. San Juan zortzikoa dantzatuko dute elkarrekin.