Zizurkilgo bandera, txapeldunen koparen alboan

Joan zen apirilaren 3an jokatu zen gizonezkoen futboleko Erregearen kopako finala, Sevillan. Athletic eta Real Sociedad lehiatu ziren aurrez aurre eta talde gipuzkoarra gailendu zen.


Finalaren atarian, Gipuzkoako herrietan barrena ibili zen Realeko autobusa. Herri bakoitzeko bandera eta Realarena trukatu zituzten geldialdi haietan. Zizurkilen ere egin zuten geldialdia, eta baita banderen trukaketa ere.

Sevillara eraman zituzten Gipuzkoan bildutako bandera guztiak, herri horiek taldeari erakusten zioten babesaren lekuko. Hantxe izan zen Zizurkilgo bandera ere.

Finala irabazi eta aste batzutara, argazki hau igorri zuen Realak Zizurkilgo Udalera. Gure herriko bandera, txapeldunek etxeratutako koparen alboan.

Eskertza gutuna ere igorri du Realak Udalera, ekimenean parte hartu eta taldeari harrera egiteaz gain, herriko bandera bidaltzeagatik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.