UEMAko kide da Zizurkil

Amasa-Villabonako Gure aretoan egin dute gaur UEMAko batzar orokorra. Bertan erabaki dute Zizurkil eta Amasa-Villabona Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide gisa onartzea. Bi alkateek hitza hartu dute eskerrak eman eta euskararekiko konpromezua erakusteko.

UEMAren sorreraren 30. urteurreneko batzarra izan da gaurkoa. 1991an sortu zuten Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, Aizarnazabalen egindako festan. Urteurren borobila da aurtengoa, baina egoerak ez du utzi behar bezala ospatzen. Amasa-Villabonan egindako batzarrean, urte hauetako errepasoa egin dute, eta egoerak uzten duen bezain laster, ospakizun handia egiteko asmoa dutela iragarri dute.

Gaurko batzarraren puntuetako bat, Amasa-Villabona eta Zizurkil mankomunitateko kide gida onartzea zen. Aho batez onartu dituzte bi herriak eta honenbestez, 90 herriz osatuko da mankomunitatea. Bi herriak onartuta, ekitaldi instituzionala egin dute eta bertan izan dira euskalgintzako eta erakunde publikoetako ordezkari ugari.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.