Maiatzeko azken asteburua ere, bete-betea dator

Gaur, ostirala, maiatzak 28, bizikleta mekanikako tailerren azken saioa izango da, 18:30etik 20:30era bitartean, Pedro Mari Otaño ikastetxeko gimnasioan. Direkzioa eta suspentsioa landuko dute. Horrez gain, Danena futbol taldea ate irekiak egitekotan da gaur, Danenaren futbol-zelaian, 2010-2011-2012 eta 2013 urteetan jaiotakoei zuzenduta. Arratsaldeko 17:30ean izango da.

Asteburuko ekintzekin jarraituz, bihar, maiatzak 29, larunbata, EMAKUMEAK izeneko emanaldia eskainiko da Herriguneko elizan, Zizurkil Goian, iluntzeko 19:30ean.

El Salvadorren “abortu delitua” egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko sortutako proiektua da EMAKUMEAK. Dokumentala eta dantza-emanaldia izango dira. Esteka honetan ikus dezakezue dantza-emanaldiaren laburpen txiki bat: HEMEN

Gonbidapenak DOAN eskura ditzakezue Zizurkilgo udal-bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian (4. luzapena).

Gainera, maiatzaren 29an, larunbatean, Tolosaldeko bertso eskolen eguna ere izango da Zizurkilgo Herrigunean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.