Bihar, larunbata, Infernuaren aldeko pala txapelketa ez-mistoko kanporaketak jokatuko dira Intxaur frontoian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Finala ere Zizurkilgo Intxaur frontoian jokatuko da, ekainaren 6an, goizeko 11:00etatik aurrera.
Beste alde batetik, igandean, maiatzaren 23an, ibilaldi gidatu-antzeztua egingo da, goizeko 10:30ean Joxe Arregi plazatik abiatuta. Bidean zehar hainbat txokotan egingo da geldialdia, herriko eragileek prestatutako ekintzak ikusi ahal izateko. Gonbidapenak beharrezkoak dira ibilaldian parte hartu ahal izateko.
Azkenik, gogoratu hurrengo asteburuan, larunbatean, hilaren 29an, EMAKUMEAK izeneko emanaldia izango dela Herriguneko elizan, iluntzeko 19:30ean hasita. El Salvadorren “abortu delitua” leporatuta espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko proiektua da, dantza-emanaldi batez eta dokumental batez osatua. Horretarako ere gonbidapenak beharrezkoak dira, eta eskura dituzue Zizurkilgo udal-bulegoetan.