Goizeko 11:00etan eman diote hasiera gaur goizeko Biatloiari. Eguraldi kaskar xamarrarekin hasi bada ere, barealdia etorri da ondoren, eta ateri eutsi dio kirolari gazteak ekinean ari ziren bitartean.
Txikienak izan dira lehenak irteera puntuan. HH eta LH 1 eta 2 mailako haurrek, plazatik udaletxerainoko bidea egin dute korrika eta, plazara itzulita, bizikletak hartu, eta ibilbide bera egin dute bi gurpilen gainean. Gogotsu egin dute saioa txikiek, txalo artean.
LH 3 eta 4 mailako gazteen txanda izan da jarraian. Herrigunean barrena korrika itzuli bat egin ondoren, bizikletak hartu, eta Agerre baserri inguruko itzulia egin dute, bi aldiz. LH 5 eta 6 mailako kirolari gazteek berriz, MEnditarte baserriraino joan behar izan dute korrika, bi itzuli eginez, eta Agerreko itzulia ere bi aldiz egin dute.Amaieran, pintxo goxoa eta oparitxoa jaso dute parte-hartzaile guztiek.
Bolondres talde oparo batek ahalbidetu kirol-proba: bidegurutzeak zaintzen, pintxoak banatzen, kirolarien jarduna zaintzen...etab.