Zabalik da 'Oporretan euskaraz' ekimenerako izen-ematea

2009 eta 2017 urteen artean jaiota haur eta gaztetxeoi zuzendutako udaleku irekiak dira 'Oporretan euskaraz'.

Ekainaren 21etik uztailaren 16ra, goizez elkartuko dira haurrak begiraleekin, ekintza ezberdinak egiteko. Euskaraz aisialdiaz gozatzeko aukera eskaintzea da udaleku hauen helburu nagusia.

Izena emateko aukera zabalik da dagoeneko, eta maiatzaren 31ra arte egongo da horretarako aukera. Udal bulegoetara gerturatu beharko da horretarako.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.