Kale neurketa egiteko hautagai deialdia

Euskararen kale-erabileraren neurketa egingo du Udalak datozen asteotan. Horretarako, neurtzaileak beharko ditu eta atzo onartutako 0105/2021 alkatetza-dekretuaren bidez, hautagaiak bilatzeko deialdia onartu du.

3 neurtzaile behar dira, eta bi asteko kontratua egingo zaie hirurei. Horren truke 150 €ko ordainketa egingo zaie, eta, EHUn matrikulatuta badaude, 25 orduko kredituak ere eskuratuko dituzte.

Izen-ematea irekita egongo da maiatzaren 5etik maiatzaren 7ra bitartean.

Izen-ematea udal bulegoetara bertaratuta edo 943691012 telefono-zenbakira (4. luzapena) deituta egin daiteke.

Hautagaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte deialdian izena eman ahal izateko:

-          Zizurkilen erroldatuta egotea

-          Euskara jakitea

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.