Gaztezulok Aste Santurako prestatutako ekintzak, bikain

Aste Santuko oporretarako ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Zizurkilgo Gaztezulok. Apirilaren 6an irteera antolatu zuten Galaxy Parkera. LH4 eta LH6 arteko gaztetxoei luzatu zitzaien bertan parte hartzeko gonbita, eta guztira berrogei lagunek eman zuten izena. Ederki pasa zuten gaztetxoek.
Apirilaren 9an berriz, GAzte Olinpiadak egin zituzten. Gazte Ekintzaile taldeko kideek antolatu zituzten. Guztira bederatzi lagun aritu ziren antolatzaile lanetan eta LH5, LH6 eta DBH1eko 12 gaztetxo animatu ziren olinpiadatan parte hartzera. Oso gogotsu aritu ziren guztiak eta datorren ostiraletik aurrera ekimen eta proposamen gehiago lantzeko indarra batu dute antolatzaileek.

Medios

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.