Osasun sailburuarekin bilera, koronabirusaren bilakaera aztertzeko

Osasun sailburuarekin bilera izan dute erkidegoko zenbait herritako udal ordezkariek, koronabirusaren bilakaeraz hitz egiteko.  Amezketa, Ibarra, Legorreta, Lizartza, Tolosa, Zizurkil, Eltziego, Iruña Oka, Elorrio, Ermua eta Mallabiako ordezkariak.

Pandemiaren egoeraren berri emateko bilera izan da gaurkoa eta bost hizlari nagusik hartu dute hitza: Gotzone Sagardui, Osasun saileko sailburua; Josu Zubiaga, Segurtasun sailburuordea; Josu Bujanda, Ertzaintzako burua; Arantzazu Arrospide, Osakidetzako arduraduna; eta Arrate Iturralde, aztarnarien koordinatzailea.

Azken egunetan ez da kasu asko izan gure herrian, eta Zizurkilgo egoera nahiko egonkorra dela azaldu dute bileran. 5000 biztanletik beherako herriak eremu gorrira pasatzeko, hiru baldintza bete behar dira: Herriko intzidentzia tasa ehun mila biztanleko 400dik gorakoa izatea azken 14 egunetan, Osasun eremuko intzidentzia tasa ere 400dik gorakoa izatea, eta azken zazpi egunetan 4 kasu baino gehiago egotea.

Momentuz Zizurkilgo egoera egonkorra bada ere, garrantzitsua da osasun eta segurtasun neurri guztiak ondo zaintzea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.