Datorren igandean, apirilak 4, Aberri eguna ospatuko da. Egun horretan ikurrinak etxeko leiho eta balkoietan jartzeko deia egin die Udalak herritarrei.
Nahi izanez gero, udal bulegoetan eros daiteke ikurrina, bost euroren truke, kostu prezioan.
Bestalde, Udal gobernuak, Euskal Herria batera ekimenaren bat egiten du eta herritar guztiak gonbidatzen ditu egun horretan Pello Mari Otaño plazan eguerdiko 12:00etatik aurrera egingo den ekitaldira. Egoerak eskatzen dituen osasun eta segurtasun neurri guztiak errespetatuko dira ekitaldi horretan.