Apirilaren 8an Zizurkildik igaroko da Euskal Herriko Itzulia

Eskualdean barrena igaroko da Euskal Herriko Itzulia apirilaren 8an. Alkizara igo ondoren Asteasuko errepidean barrena etorriko dira txirrindulariak eta Olentzoko bidegurutzea hartuta, Zizurkilera igoko dira.

Herrigunea zeharkatuta, beheranzko bidea hartuko dute eta, Zubiaurretxoko bidegurutzera iritsitakoan, Aduna aldera jarraituko du lasterketak.

Arratsaldeko 15:30ak aldera espero da lasterketa Zizurkilen izatea. Txirrindularitza-zaleek gozamenerako aukera polita izango dute, lehen mailako txirrindulariak bertatik bertara ikusiz. Itzuliko laugarren etapa izango da gure herria zeharkatuko duena, Gasteizen hasi, eta Hondarribian amaituko dena.

Errepideak itxita egongo dira lasterketa igarotzen den bitartean eta beharrezkoa izango da zainketa lanak egiten ari direnen jarraibideak betetzea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.