Igandean ospatuko da Aiztondo Klasika

Aiztondo Klasikaren XVII. edizioa ospatuko da igandean. Afizionatu mailako txirrindulariak gure bailaran barrena ibiliko dira 146 kilometroko ibilbidea bete arte. 10:00etan aterako dira lasterkariak Asteasutik, eta eguerdian amaituko dituzte lanak, Zizurkilgo helmuga zeharkatuta. Patxi Alkorta zenaren omenezkoa da Aiztondoko Klasika eta aurten bere herrian izango da helmuga, Zizurkilgo Erniobidean.

Aiztondoko Udalek eta elkarteek bideratzen dituzte antolaketa lanak eta egunean bertan, ehun lagun baino gehiago da lanean, auzolanean. Maila handiko txirridulariak pasa dira Aiztondoko klasikatik eta aurten ere txirrindulari gazteen jardunarekin gozatzeko aukera izango da eskualdean.

10:00etan hasiko da lasterketa, eta hainbat itzuli egingo dituzte eskualdean barrena. Beraz, errepidean mozketak egingo dituzte tarteka. Autoa hartzeko premia izanez gero, komeni da hori kontuan hartzea.

Bestalde, lasterketa etxetik jarraitzeko deia ere egin dute antolatzaileek, errepide bazterretan jende asko pilatu ez dadin.

Aiztondoko klasikaren inguruko xehetasunak biltzen dituen webgunea sortu berri dute antolatzaileek. Ibilbidea, parte-hartzaileak, historia eta beste hainbat datu ezagutu nahi izanez gero, hauxe lotura: https://aiztondoklasika.eus/

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.