Erabilitako pilak uzteko gune berriak

Etxeko eta egunerokotasuneko hainbat eta hainbat gailuk behar izaten dituzte pilak. Pila horiek agortzen direnean, oso hondakin kutsagarriak dira, eta modu berezian tratatu behar izaten dira.

Erabilitako pilak uzteko gune berriak izango dira, aurrerantzean, Zizurkilen. Horien artean daude udal eraikinak eta baita baita herriko zenbait saltoki ere:

  • Udaletxea
  • Udal Bulegoak
  • Atxulondo Kultur Etxea
  • San Millan eskola
  • Pedro Mari Otaño eskola
  • Zubimusu ikastola
  • Matia zentroa
  • Electricidad Zizurkil
  • Alaiena janari denda (Eroski)
  • Estankoa
  • Itsaso masajeak

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.