Haurreskoletako kideen elkarretaratzea, gaur

Haurreskolatako kideek elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Villabonako Malkar plazan. Bertan izango dira Zizurkil eta Adunako Kuttuna haurreskolako kideak ere.

Aldarrikapen ezberdinak jakinaraziko dituzte gaur arratsaldeko elkarretaratzean, eta Zizurkilgo zenbait udal ordezkari ere bertaratuko da, babesa eskaini asmoz. Hauexek dira aldarrikapen nagusiak:

• Doakotasuna: zerbitzu publikoa izanda, ezinbestekoa da berdintasun printzipioa bermatuko duen neurri hau martxan jartzea. Hezkuntza zerbitzua unibertsala eta familia guztientzako eskuragarria izango den zerbitzua nahi dugu eta horregatik, 2018an EAEko legebiltzarrak onartu zuen moduan, Eusko Jaurlaritzari doakotasuna helburu duten urratsak ematea eskatzen diegu.

Integrazioa: gaur egun, 0-2 urte bitartean egiten den eskaintza publikoa Haurreskolak Partzuergoaren bidez egiten da. Bada momentua Haur Hezkuntzako bigarren zikloarekin batera, umeen beharrak erdigunean kokatuko dituen eskaintza publiko integral bat emateko. Horregatik, ezinbestekoa jotzen dugu Haurreskolak Partzuergoa Hezkuntza Sailean integratzea.

• Momentu honetan indarrean dauden akordioak eta lan hitzarmena errespetatzea eta betetzea. Era berean, Hezkuntza Publikoaren gainontzeko sektoreetan egiten ari den bezala, gurean ere, berria negoziatzeko bidea zabaltzea.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.