Plaza Etxeberri eraikinari eman beharreko erabileraren inguruko bilerak bideratzen ari da Herribizigune elkartea. Urtarrilaren 29an, eraikinean bertan egitekoa dute hurrengo bilera.
Orain arte jasotako ekarpenei forma eman eta txosten batean biltzen hasteko garaia iritsi da.
18:00etan hasiko da bilera, Plaza Etxeberri eraikineko beheko solairuan.