Zizurkilgo Udalaren adierazpena

Herrian gertatutako eraso matxista baten berri izan eta gero, Zizurkilgo Udalak, udalbatzako talde guztien babesarekin, honakoa adierazi nahi du:

 

1. Zizurkilgo Udalak indarkeria matxista kasu guztiak erabat arbuiatu eta gaitzesten ditu.

 

2. Zizurkilgo Udalak elkartasuna adierazten dio erasotua izan den emakume* orori.

 

3. Zizurkilgo Udalak konpromiso irmoa hartzen du genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko, indarkeria hori pairatzen duten emakumeekiko* koordinazioan eta lankidetzan, bai eta beste administrazio publikoekin ere, indarkeria matxistarik gabeko gizartea lortzeko bide bakarra indarrak batzea baita.



4. Zizurkilgo Udalak, indarkeria edo jazarpena pairatzen ari diren emakumeei* edo indarkeria zantzuak antzeman dituztenei laguntza eskaintzeko konpromezua hartzen du. Bakoitzak hartzen duen bidea hartzen duela, Udala bidelagun izango du. Era berean, udal honek emakumeen* kontrako indarkeria kasurik bada, Udaltzaingoarekin edo Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko edota emakumeen* kontrako indarkeria salatzeko telefonoa (900 840 111) erabiltzeko deia egiten du. Bestalde, Udalak gogora ekarri nahi du euren burua arriskuan edo laguntza premian ikusten duten emakume* zizurkildarrek eskura dutela 663 779 727 telefono zenbakia, 24 orduz (deiak edo whatsapp mezuak).



Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.