Urriaren 8an aurkeztu zuten Zizurkilen Pello Mari Otañoren bizitza eta lana bilduko dituen 'Ombuaren itzala' filmaren proiektua. Eguzki art ekoiztetxearen ekimena da eta Patxi Bisquert da bultzatzaile nagusia. Auzolanean bildu nahi dute filma egiteko beharko duten diruaren zati bat eta dagoeneko martxan da horretarako aukera. Irakurri HEMEN aurkezpenaren kronika
WEBGUNEA jarri dute martxan auzolan hori bideratzeko. Webgune horretan, sarrerak eros daitezke 10 euroren truke, ekimena laguntzeko. Filma amaitzen dutenean ikusteko aukera emango dute sarrera horiek.