Abenduaren 31ko manifestazioan parte hartzeko deia

Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo Udalbatzek euskal presoen urruntze politikarekin amaitzearen aldeko erakunde adierazpena landu eta onartu dute azken asteotan. Gaur goizean Zizurkilen eskainitako prentsaurrekoan irakurri dute adierazpen hori eta abenduaren 31n, 18:00etan hasita Villabona eta Zizurkil artean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute. Bertan ziren Adunako alkate den Josu Amilibia, Amasa-Villabonako Beatriz Unzue alkatea eta Xabat Laborde zinegotzia, Asteasuko Pili Legarra alkatea eta zizurkilgo alkate den Iker Urruzola. Iñaki Irazabalbeitiak, Alkizako alkateak, ez du gerturatzerik izan, baina bere atxikimendua azaldu du.

Hauxe da prentsaurrekoan irakurri duten adierazpena:

EUSKAL PRESOEN URRUNTZE POLITIKAREKIN AMAITZEAREN ALDEKO ERAKUNDE ADIERAZPENA

Aduna, Alkiza, Amasa-Billabona, Asteasu eta Zizurkilgo Udalek, euskal presoei Espainiako Gobernuak aplikatzen dizkien politikei buruzko azterketa eta balioespena ezagutarazi nahi dute.

Udalbatza hauek honako lehen eskaera egiten dute:

  • Espetxeetako Lege Orokorrak aurreikusten duena bete dadila, askatasunaz gabetzen duten zigorrak bete daitezen norbere ingurunetik deserrotu gabe, birgizarteratzearen printzipioek adierazten duten moduan. Zentzu honetan, 2011 urtean ETAk jarduera armatua utzi zuenean irekitako denboraldi berriaren barruan honako hau adierazten du: beharrezkoa dela beste espetxe politika bat, presoek beren gizarte eta familiako erroak dituzten lekuetatik urrun zigorrak bete beharra ekidingo duena. Politika berri horrek presoak bere familiarekin harremanak izatea erraztuko du eta adin txikiko seme-alaben ongizateari begiratuko dio, gurasoek haiekin egoteko duten eskubidea defendatuz.

Euskal gizarteak bakearen eta bizikidetzaren aldeko apustu garbia egin du. Hainbat modutako eta etengabeko eskaerak egin ditu, iraganeko logiken araberako espetxe politika behin betirako gainditu dadin.

Ondorioz, Aduna, Alkiza, Amasa-Billabona, Asteasu eta Zizurkilgo Udalbatzek honakoa adierazten dute:

  1. 2011tik irekita dagoen errealitateari jarraiki, Espainiako Gobernuari eskatzen diogu euskal presoei legedi arrunt soila eta espetxe politika normalizatu bat aplikatzeko beharrezkoak diren urratsak ematea, iraganeko logiken araberako legedian oinarritutako egoera behin betiko gaindituz.

  2. Espetxeetako Lege Orokorrean aurreikusitakoa betetzea eskatzen dugu, askatasunaz gabetzen duten zigorrak betetzean deserrotzerik gerta ez dadin. Askatasunaz gabetzen duten zigorrak familia eta gizarte sustraiak dituzten lekuetatik urrun betetzea ekidingo duen espetxe politika bat ezinbestekoa jotzen dugu.

  3. Premiazkotzat jotzen dugu egungo urruntze politikari amaiera ematea eta Covid-19aren egungo testuinguruan gure sostengua adierazten diegu honako egitasmo hau artikulatzera zuzendutako proposamen guztiei: espetxeratu guztiak orokorrean eta pertsona preso bakoitza, partikularrean, hurbil ditzatela beren familia ingurunetik hurbilen dauden espetxeetara. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan Martutene, Basauri eta Zaballako espetxeetan birkokatzea dakar neurri horrek.

  4. Helburu hau betetzeak modu erabakigarrian esku hartuko luke euskal gizartean eta politikan iraganarekin lotutako etapa bat ixten lagunduko luke. Gainera, aukera emango luke, biktima guztiak oroituz, bizikidetza demokratikoan ardaztutako orainaldiko eta etorkizuneko denboraldi berri bat eraikitzeko.

Adierazpen hau, honako erakunde eta arduradunei helarazi zaie:

  • Pedro Sánchez, Espainiako presidenteari;

  • Iñigo Urkullu, Lehendakariari;

  • Maria Chivite, Nafarroako Presidenteari;

  • Jean-René Etchegaray, Euskal Hirigune Elkargoko presidenteari.

  • Aiztondo bailarako euskal presoak aurkitzen diren Espetxeetako Zuzendaritzei.

Azkenik, udalbatza hauek datorren abenduaren 31n, arratsaldeko 18:00tan hasita, "Orain presoak! Euskal Presoak Euskal Herrira" lema izango duen eta Villabona eta Zizurkil arteko ibilbidea gauzatuko duen manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen die herritar guztiei.

Medios

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.