'Era askotako zerbitzuen ofiziala eta lurperatzaile' lanpostuaren deialdia, baliogabetuta

2020ko azaroaren 5ean, 261/2020 Alkatetza Dekretuaren bidez, Udal honetako «Era askotako zerbitzuen ofiziala eta lurperatzailea»ren lanpostua oposizio-lehiaketa librearen bidez betetzeko deialdia egitea onartu zen. Dekretu horretan deialdi horren oinarriak ere onartu ziren

2020ko azaroaren 17an, aipatutako lanpostua betetze ko deialdia argitaratu zen Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, 220. zenbakian.

2012ko abenduaren 1ean, Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendariaren idatzi bat jaso zen Udal honetan, deialdiaren oinarrien edukia aztertuta, zuzendu beharreko zenbait legemanu urra tzen dituzten zenbait akats daudela jakinarazteko.

2020ko abenduaren 11ko Alkate Dekretuaren bidez, honako erabaki hau hartu zen: Udal honetako «Era askotako zerbitzuen ofiziala eta lurperatzailea»ren lanpostua oposizio-lehiaketa librearen bidez betetzeko aipatutako deialdia baliogabetzea. Udaleko zerbi tzu teknikoek deialdirako oinarri berriak idatz ditzaten agintzea, Dekretu honen azalpen-zatian aipatutako akatsak zuzentzeko. Oinarri berri horiek idatzi ondoren, onartu egingo dira, eta lanpostu hori betetzeko beste deialdi bat argitaratuko da.

Baliogabetzearen iragarkia:

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.