Herrigunean izan dira Olentzero eta Mari Domingi

Eguerdia iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Pello Mari Otaño plazara.  Hantxe zituzten zai San Millan eskolako haurrak eta gurasoak, harrera goxoa egiteko.

Segurtasun neurriak gordez, eskolako burbuila taldeak errespetatuz, Olentzero eta Mari Domingiren inguruan jarri, eta argazkia egiteko aukera izan dute txikiek, baita azken orduko eskaeraren bat egitekoa ere.

Plazara gerturatu direnak agurtuta, mendi aldera joan dira berriz ere. Arratsaldean, Pedro Mari Otaño ikastetxeko pilotalekura gerturatuko dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.