Hitzorduz beteriko asteburua Zizurkilen

 

Datorren asteburua bete-betea dator Zizurkilera. Urte berezi honen azken egunei zukua ateratzeko modu polita izango da.

Hainbat motatako ekimenak izango dira aukeran. Alde batetik, urtero bezala, Kirol Asteko ekintzak izango dira abenduaren 19 eta 20an.

Abenduaren 19an, larunbatarekin, ume-jolasak izango dira goizean, Herriguneko eta Elbarrenako hainbat txokotan, herriko elkarteen lankidetzari esker. Parte hartu nahi izanez gero, ezinbestekoa da aurrez izena ematea, segurtasun-neurriak bete ahal izateko.

Larunbat arratsaldean berriz, Gipuzkoako Taldeen Halterofiliako Txapelketa jokatuko da, 16:00etan, Intxaur frontoian. Herriko pultsulariak animatu eta kirol horretaz gozatzeko aukera ederra eskainiko du saioak.

Igandean, abenduak 20, Alex Txikonen “MENDI BILUZIA, Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoera” filma ikusi ahal izango da, iluntzeko 19:00etan, Arantzazuko Amaren elizan, Alex Txikon bera bertan dela, aurkezpenak egiten. Gonbidapenak eskuragarri daude Udal bulegoetan.

 

Igandean, gozatzeko moduko beste ekitaldi bat ere aurreikusi dute. Izan ere,  Gabonetako Azoka Berezia egingo da igandean, abenduaren 20an, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean. Bailarako artisau eta nekazarien postuak izango ditugu esku-eskura, bertako produktuak erosi ahal izateko Gabonetarako.

Denetarik aurkituko dugu azokan: bitxiak, jostailuak, arropak, harrizko miniaturak, txakolinak, baserriko produktuak… Eta, horrez gain,  jostailu-trukeko postua eta bigarren eskuko kirol-materialaren postua ere jarriko dira.

Medios

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.