Atzo egin zuten Jubilatuen elkarteko Eguberrietako zozketa

Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak atzo egin zuen Gabonetako 60 loteren zozketa. Aurtengo kuota ordainduta duten bazkide guztiak sartu ziren zozketan eta bertan izan ziren jubilatu elkarteko zuzendaritza taldeko kideak eta bi bazkide.

Saridunei telefonoz deituko diete, lotea egokitu zaiela jakinarazteko, eta aste honetan eta hurrengo astean goizeko 11:00etatik 12:00etara bitartean egongo dira egunero, Elizpe jubilatu elkartean, sariaren bila doazenei harrera egiteko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.