Eguberrietako Azoka Berezia, igandean

Eguberrietako Azoka Berezia egingo da Zizurkilen, abenduaren 20an. Bailarako artisauen postuak aurkitu ahal izango dira bertan, baita zenbait janari postu ere.Eguberrien atarian, opariak erosi eta, garai zail hauetan, inguruko artisauei bultzadatxoa emateko
aukera borobila eskainiko du igandeko azokak.
Gainera, jostailu-trukea eta kirol-materialaren bigarren eskuko postua ere ipiniko dira. Jostailu-trukean parte hartu nahi izanez gero, jostailu, joko eta ipuinak ekar ditzakezue abenduaren 16ra bitartean, Zizurkilgo udal-bulegoetara edo liburutegira, eta trukean txartel bat emango dizuegu, abenduaren 20an erabiltzeko.
Kirol-materialaren 2. eskuko postuan parte hartu nahi izanez gero, berriz, udal-bulegoteara eraman behar da materiala, prezioa jarrita, abenduaren 14tik 18ra bitartean. Azoka egunean salgai jarriko da, eta, saltzea lortzen bada, abenduaren 21ean emango zaio dirua jabeari.  . Bestela, materiala itzuliko zaio.

Medios

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.