Aizkolari Txapelketako finalean arituko da Jon Irazu, igandean

Jon Irazu aizkolari zizurkildarra Aizkolari Txapelketako finalean arituko da igande honetan, Bilbon. Beste bost aizkolarirekin neurtu beharko ditu indarrak, 12:00etan hasiko den saioan. Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi Txikia IV.a eta Eneko Otaño izango ditu arerio.

Azaroa amaierarako aurreikusita zegoen finala atzeratu egin zuten pandemiaren eraginez eta data berria finkatzeko garaian, abenduaren 13aren aldeko apustua egin zuten. Neurri guztiak betez, ikusleak ere izango dira Bilbao Arenan, aizkolariek eskainiko dute ikuskizunaz goza dezaten.

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia da igandean amaituko dena. Lerrootatik, animorik beroena Jon Irazuri!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.