Euskara ospatzeko, ekitaldiz betetako egunak Zizurkilen

 

 

Euskararen eguna gerturatzen ari da, eta horrekin batera, baita Euskaraldiaren amaiera ere. Horri lotuta, hainbat ekitaldi antolatu du Zizurkilgo kultura sailak.

Gaur arratsaldean bertan, ipuin kontaketa eta Nigeriako dantzen erakustaldia eskainiko du Divina elkarteak, Atxulondo Kultur etxeko areto nagusian, 17:30etan hasita.

Ostegunean, abenduak 3, Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Zizurkilen ere antolatu dute ekitaldirik. Arratsaldeko 15:15etan hasita, herriko hiru ikastetxetako ikasleek EUSKARALDIA!!! hitza osatu Joxe Arregi plazako barandan jarriko dute.

Biharamunean, abenduaren 4an, iritsiko da Euskaraldiaren azken eguna. Hamabost egunetan egindako bidea ospatzeko ekitaldia antolatu dute Zizurkilen, 19:00etan. Euskarak sortzen dizkigun zirrarak bilduko ditugu, Joxe Arregi plazan, 19:00etan. Euskaraldian izena eman duten Zizurkilgo entitateetako ordezkariak bilduko dira emozioak azaleratu eta koplak abesteko.

Eta abenduaren 5ean, larunbaterakin, ekitaldi gozagarria izango da Zizurkilen. Xabier Amuriza eta Agus Barandiaranen Koplariak Koplari ikuskizuna izango da, Arantzazuko Amaren elizan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ekitaldira joan ahal izateko, beharrezkoa izango da gonbidapenak jasotzea. Udal Bulegoetan zein Plazida Otaño liburutegian egongo dira eskuragarri. Abenduko lehen egun hauetan, animatu ekitaldietan parte hartzera, eta ospa dezagun euskara!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.