Jon Kepa Kortajarenaren emaitza bikainak

Danok Danena Halterofiliako pultsularia den Jon Kepa Kortajarena, San Fernandon (Cádiz) izan zen pasa den asteburuan 15 urtez azpiko eta 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. 17 urtez azpiko mailan lehiatu zen, 55 kilo pisuko kategorian eta Espainiako Txapeldun gelditu zen, urrezko 3 domina lortuz.

Hauexek larunbatean altxa zituenak; 79 kilo arrankadan, 97 kilo bi denboratan eta 176 kilo total olinpikoan.

Esan behar da, egindako lana bikaina izan zela eta 55 kiloko kategorian, bi denboratan eta total olinpikoan zituen Euskadiko errekorrak gainditu zituela. Aurrez, bere anaia Ekaitz Kortajarenak zituen ezarriak bi marka hauek. Bidaia luzea izan zen, 2200 km. kotxez joan etorrian, baina ahaleginak merezi izan du.

Abenduaren 4tik 8ra Espainiako Selekzioarekin Leonen izango da, bertan antolatu den konzentrazioan.

 

Entzun Ataria irratian egin dioten elkarrizketa, HEMEN klik eginda.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.