Hemezortzi pertsona aurkeztu dira Gaztezuloko hezitzailea aukeratzeko deialdira, eta horietatik hamazazpik egin dute aurrera. Eskatutako diplomatura edo gradua ez izatea izan da onartu ez den hautagaia ez onartzeko arrazoia.
Onartuen zerrendako pertsona horiek urtarrilaren 8an, asteazkenean, izango dute oposizioko lehenengo proba, goizeko 10:30ean, Atxulondo kultur etxean. Azterketak zati teoriko bat eta zati praktiko bat izango ditu, baldintza-pleguetako I. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoa.
Hemen beheko dokumentuan ageri dira onartuen eta baztertuen izen-abizenak. Inork erreklamaziorik jarri nahi izanez gero, bost egun natural edo balioduneko epea dago, zerrendak argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.