Motzaneko lur saila lagapenean eskaintzen da

Udal jabegoko diren Motzaneko lursailei (polígono 4ko 18 eta 30 lursailak), guztira 17,5 ha, ganadu ustiapenera bideratutako erabilpena eman nahi zaie, gaur egun duten egoera hobetu asmoz. Hori dela eta, lagapenean eskaintzen dira aipaturiko lursailak.

 Bete beharreko baldintzak:

 

a) Zizurkildarra izatea.

b) Lursaila ganadu ustiapenera bideratzea.

c) Garbitze eta mantentze lanak egitea:

- Itxiturak ez daudenean berriak egitea eta daudenak mantentzea

- Sarrera eta goiko tontor ingurua garbi mantentzea (ez da eskatuko erdi pareko harkaitz tartea garbitzea).

 

 Lagapenaren iraupena:

 

BOST URTE iraungo du, sinatu eta hurrengo egun baliodunetik kontatzen hasita. Gero lagapena beste bost urtez luzatu daiteke bi aldeen adostasuna izanez gero.

 

 Eskaintzen aurkezpena:

 

a) Epea: Gaurtik hasita 2014ko abenduaren 31a baino lehenago.

b) Aurkeztu beharreko eskatzailearen informazioa:

- Izen/abizenak

- Helbidea

- Telefonoa

- Ganadu mota eta buru kopurua

c) Bestelako proposamenik izanez gero, Udala prest dago hitzegiteko.

d) Lekua: Udaletxean edo Aurrerako udal bulegoan.

 

 Fidantza:

 

Lursailen esleipedunak 500 euroko fidantza utzi beharko du lagapenak irauten duen bitartean.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.