Herriguneko (Zizurkil Goiko) jaiak

Abuztuak 12, larunbata

Goizaldeko 6:30ean emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri.

  • Bertan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da brusa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat.

13:30ean, jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Teodoro Hernandorena kultur elkarteak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.

Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia.

18:00etan, Zizurkilgo XIII. Trikitixa Txapelketa.

21:00etan, HERRI AFARIA plazan.

Tiketak ohiko lekuetan salgai. Epea: abuztuak 10

Ondoren, ZESUMA dantza taldea.

Abuztuak 13, igandea

(Baserritarren eguna)

11:00etan, jubilatuen hamaiketakoa Iriarten.

12:30ean, herri-kirolen erakustaldia

  • Hirunakako bi talde elkarren aurka

Alazne Etxaburua, Unai eta Joseba Otaegi

vs

Leire Astiasaran, Aitor Urteaga eta Jon Irazu

18:00etan, idi-probak Plazaberrin

Ordu berean, haurrentzako jolasak begirale-eskolakoen eskutik.

Ondoren, sagardo-dastaketa eta elkartasun-pintxoak plazan, Leire Zumeta eta Amaia Arza trikitilariek alaituta.

23:00etan puntuan, BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA:

  • Unai Mendizabal
  • Maialen Lujanbio
  • Iker Zubeldia
  • Oihana Iguaran
  • Andoni Egaña
  • Sustrai Kolina
  • Gai-jartzailea: Igotz Alkorta

Ondoren eta goizaldera arte, OBANEUKE taldea.

Abuztuak 14, astelehena

(Umeen eguna)

11:45ean, kroserako izen-ematea.

12:00etan, krosa.

12:30ean, buruhandiak. Ondoren, jolasak.

14:00etan, bazkaria herriko umeentzat.

15:00etatik 19:00etara, puzgarriak, pedalezko ibilgailuak eta jolasak.

16:00etan, XXVIII. Mus Txapelketa Zentroan (izen-ematea: 15 euro bikoteko)

18:00etan, Ttipika taldearekin, dantzaldi gidatua frontoi irekian.

22:30ean, Zimiterioko XV. Pilota Txapelketako finalak

"Malli memoriala"

3. eta 4. postuak

Gauerdian, GOZATEGI

Ondoren eta goizaldera arte, DJ BULL

Abuztuak 15, asteartea

(Ama Birjin eguna)

11:30ean hasita, Arraza Libreko III. Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketa Lartingo zelaian

12:00etan, meza nagusia

17:30ean, herritarren arteko herri-kirolak Lartingo zelaian.

Ondoren, Añorga eta Zizurkilgo ERRALDOI ETA BURUHANDIEN konpartsen topaketa herriko kaleetan.

19:00ak aldera, plazan, FALCONS DE VILAFRANCA Kataluniatik datozen giza dorreen ikuskizun paregabea.

Eta bien bitartean, presoen eskubideen aldeko ardo-dastaketa (Ondalan, Baigorri eta Ostatu Arabar Errioxako ardoak eta Lezaun ardo ekologiko nafarra).

MOZORRO GAUA - Gai librea (2 sari)

  • Taldekako saria: 10 lagunentzako afaria
  • Bakarkako saria: 2 lagunentzako afaria

21:00etan, oilasko afaria. Tiketak salgai abuztuaren 13ra arte.

Ondoren, TRAKETS taldearekin gaupasa.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.